XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zen aldaketa handirik izan, finalerako hautagai nagusiek, Azkoitiak eta Segurak, nahiko erraz bideratu bait zituzten beren konpromezuak.

Azkoitiarrek beste garaipen erabateko bat erantsi zioten bere ibilbide bikainari, Zumarragako eskulariek ezin izan bait zituzten estuasunetan jarri beren aurkakoak une bakar batean ere.

Gehienik ere bi tantoko diferentzia soilez galtzea lortu zuten.

Sei partiduetarik bat, gainerantzekoak markagailu zabalez erabaki zirela.

Joaneran, Azkoitin, ez zen ia aipatzekorik izan, emaitzak ere halakoak izan bait ziren: 16-7, 18-6 eta 22-10.

Infantilen Txapelketa Probintzialaren finalaren errebantxan ere norgehiagoka eskasa izan zen, Alberdi eta Zubizarretak titulua lortua bait zuten Zumarragako Korta eta Urzelai eskularien bizkar.

Itzulerako partiduetan, Legazpin, Korta eta Urzelaik lortu zuten emaitza itxurazkoena Zumarragarentzat, 14-16 galdu zutela Alberdi eta Zubizarretaren kontra.

Ezer gutxi egin ahal izan zuten Goñi eta Migel Anjel Idiakezek jubeniletan, eta are gutxiago Gartziandia eta Kerejetak helduetan, 9-18 eta 8-22 menperatu bait zituzten, hurrenez hurren.

Azkoitiako 6-0ko emaitza berdintzeko zorian izan zen Segura, baina jokoan zen puntuetako bat galdu zuen Zestoaren mesedetan, zerotik larogeitamarrera igaroa bait zen azken honen ordezkaritza denboraldi bakarrean.

77an lehen kanporaketan desagertzetik 78ko finalerdietara heldu zen.

Segurako 5-1 hori gertatuagatik, beste finalerdikoa baino orekatuagoa izan zen norgehiagoka.

Joaneran, ondoren mundialista izango zen Andres Manzisidor eta Erkiziak kanporaketako lehen puntua eman zioten Zestoari, Imaz eta Ugalderen aurreko 16-8az.

Hastapen bikaina izan zen Zestoakoena, baina aurki jakin zuten beren aurkakoen nagusitasunaren berri, 6-18 eta 11-22 galduz jubenil eta helduetan.

Itzuleran, Seguran, Manzisidor eta Erkizia garaipena errepikatzeko zorian izan ziren, tanto bakarragatik nagusitu zitzaizkien.

Seguraren aldeko gainerantzeko puntuak jubeniletan Alustiza-Gartziandiak (18-15) eta seniorretan Iñaki Etxeberria-Aranburuk (22-17) lortu zituzten, nahiz okasio honetan Irureta-Imanol Odriozolak eta Iriondo-Aizpuruak lan handiagoak eman.

1969ko finala errepikatzen zen non Segurak 2-1 irabazi bait zuen Bergarako Udal-frontoian, edizio honetako eszenaleku berean.

Urriak 1eko finalerako pronostikoetan Azkoitia zen faborito nahiz gehiengoaren esamesen arabera, infantiletan azkoitiarrek irabaziko zuketen, jubeniletan seguratarrak berdinduko eta helduena erabakitzear zegoen.